On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketa

Helburua pertsonen edo enpresen sormena piztu eta sustatzea, eta ekimenei laguntzea da, itxuraz, merkatuan funtziona dezaketen negozio-kontzeptuak biltzen dituzten proiektu eta ideiak aurkeztuz. Horretarako, bi faseko lehiaketa hau antolatu dugu.

Lehenengo fasea

Hainbat eragile ekonomiko eta sozialen zenbait ordezkarik osatutako epaimahaiak aurkeztutako proiektu edo ideia bakoitza baloratuko du. Proiektuak edo ideiak aurkezteko epemuga 2023ko urriaren 8a, gabeko 12:00tan, izango da. Hautagaitzak hurrengo formulario bidez.

Bigarren fasea

Bigarren fase honetan, 2023ko urriaren 26an, osteguna, ON EKIN ekitaldian,  aukeratuko dira proiektu irabazleak, epaimahai bitartez. Horrez gain, “sari herritarra” ere egongo da, ekitaldian parte hartu duten guztien bozketa bidez aukeratua.

Nahi duen oro joan daiteke afarira loturarik izan ala ez aurkeztutako proiektuekin. Afarira etorriko direnek jakinarazi beharko dute INPRIMAKI honen bidez eta 30 € ordaindu beharko dituzte zuzenean ekitaldira etortzeko, ES46 3035 0023 91 0230102523 kontuan 2023ko urriaren 19 aurretik.

Sariak

ON EKIN Saria: 2.000 €.
“Sari herritarra”: 1.000€ gutxienez, zeina afarian, bertara etorri direnen artean bilduko den kantitatean areagotuko den. Behin betiko zenbatekoa ekitaldian bertan jakinaraziko da.

Egitaraua

19:00. Ongietorria. Photocall-en aurkezpena Errebal Plazian. Eibar.

19:15. Hitzaldia

20:15. Proiektu finalisten aurkezpena.

21:20. ON EKIN saria aukeratzeko epaimahaiaren bilera

21:20. SARI HERRITARRAREN bozketa.

21:30. Sari banaketa

21:35. ON EKIN afaria

23:00. Agurra eta familia argazkia. Musika emanaldia Errebal plazian.

Babesleak