Lege Oharra

LEGE-OHARRA, PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA ERABILERA-BALDITNZAK:

Erabilera-baldintza hauek arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, erabiltzaile gisa, era arduratsuan eta jarraian azalduko diren baldintza guztiak betez parte har dezazun.

Webgunearen izaera, edukia eta helburua direla eta, web orriaren bidezko nabigazio guztia Erabiltzaile izaerarekin egin behar da. Ekingune Ekintzaile Elkarteari erabiltzaile izateko eskaera egitean, honek beharrezko datuak eskatuko dizkizu eta erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat emango dizkizu.

Beraz, aipatu ERABILTZAILE izaerak Baldintza hauetara atxikitzea esan nahi du, Webgunera sartzen den unean argitaratutako bertsioan ageri diren baldintzetara. Ekingune Ekintzaile Elkarteak, edozein unetan, Webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa eta Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea erreserbatzen du. Hori dela eta, Erabiltzaileari, Webgunean sartzen den bakoitzean baldintza horiek irakurtzea gomendatzen diogu.

Erabiltzaile gisa izena ematean, adierazitako baldintza guztiak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu, eta bateren batekin ados ez bazaude, ez zenuke Ekingune Ekintzaile Elkartean erabiltzaile gisa izena eman behar. Ondorioz, baldintza hauek onartzeak erabiltzaileak baldintza guztiak onartzen dituela esan nahi du.

Pasahitzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta ezin zaie, aldi baterako ere, hirugarren batzuei laga. Ildo horretan, erabiltzaileak pasahitza arretaz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta hirugarren batzuei zabaltzeak izan ditzakeen ondorioen erantzukizun osoa hartzen du.

Erabiltzaile batek hirugarren batzuk bere pasahitza erabiltzen ari direla baldin badaki edo susmatzen badu, berehala Ekingune Ekintzaile Elkarteari jakinarazi beharko dio, honek ahal bezain laster alda dezan. Hala ere, zuk, erabiltzaile zaren aldetik, zure pasahitza edozein unetan alda dezakezula jakinarazten dizugu.

LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

IGMEZ LEGE-INFORMAZIOA 34/2002 Legean xedatutako betebeharren arabera, Informazio Gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa (aurrerantzean, IGMEZ), Ekingune Ekintzaile Elkarteak www.ekingune.com domeinua Ekingune Ekintzaile Elkartearen jabetzakoa dela adierazten du, G-75077503 IFK-rekin eta Azitain Industrialdea 3K, 2. solairua, Eibargunea, 20600 Eibar (Gipuzkoa) helbidearekin.

Ekingune Ekintzaile Elkartea Elkarteen Erregistroan izena emanda dago, AS/G/17332/2013 baimen-zenbakiarekin.

Ekingune Ekintzaile Elkarteak ezin du bere orrialdeetan ageri den informazioa oker, era desegokian edo legez kontra erabili.

Legean ezarritako mugak direla eta, Ekingune Ekintzaile Elkarteak ez du Interneteko bere orrialdeetako datuen eta informazioen egiatasun, zintzotasun, eguneratze edo zehaztasun gabeziatik eratorritako inolako erantzukizunik hartuko. Ekingune Ekintzaile Elkartearen Interneteko orrialdeetako edukiak eta informazioa beren lanbidea egiteko behar bezala gaituta dauden profesionalek egiten dituzte. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, ezta inolako iritzi, gomendio edo aholkularitza legalik osatzen ere, izaera informatzaile eta dibulgatzailea duen zerbitzu bat besterik ez da.

Ekingune Ekintzaile Elkartearen Interneteko orrialdeek hirugarren orrialde batzuetara eramaten duten loturak izan ditzakete (estekak). Beraz, honek ez du hirugarren orrialdeetan ager daitekeen edukiaren erantzukizunik bere gain hartzen. Testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta webgune honetako gainontzeko edukiak Ekingune Ekintzaile Elkartearen edo bere lizentziatzaileen jabetzakoak dira. Hauetako edozein igorri, banatu, laga, erreproduzitu, gorde edo komunikatu ahal izateko, guztiz ala partzialki, Ekingune Ekintzaile Elkartearen berariazko adostasuna behar da.

DATU PERTSONALEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren araudiari jarraiki, honen bidez, emandako datu pertsonalak Ekingune Ekintzaile Elkartearen erantzukizuna den Jarduerak izeneko fitxategian sartzeko baimena ematen du, IFK: G-75077503.

Trataera honen helburua erakundeak antolatzen dituen jarduerak kontrolatu eta kudeatzea da, eta baita hauen sustapena egitea, bertan parte hartzea eta zure eskaerari erantzutea ere. Datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko eta biltzeko helburua betetzeko beharrezkoa edo legezkoa den bitartean gordeko dira.

Edonola ere, emandako baimena kendu ahal izango duzu, eta baita datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tratamendua murrizteko edo honi uko egiteko eskubideak erabili ere. Eskaera hauek honako helbide honetan egin beharko dira: Azitain Industrialdea 3K, 2. solairua, Eibargunea, 20600 Eibar (Gipuzkoa).

Halaber, nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkez dezakezu.

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Webgune hau Ekingune Ekintzaile Elkartearen jabetzakoa da. Jabetza Intelektualaren eskubideak eta web hau, bertako pantailak, duten informazioa, itxura eta diseinua, edo bertatik beste orrialde batzuetara (Ekingune Ekintzaile Elkartearen eskumendeko edo kontrolpeko edozein sozietateen orrialdeetara) iristeko loturak (“hiperlinks”) Elkartearen jabetzakoak dira, beste zerbait zehazten bada izan ezik.

Web orrialde honetan agertzen diren izen, diseinu edota logotipo guztiak eta eskainitako produktu eta zerbitzu guztiak Ekingune Ekintzaile Elkarteak behar bezala erregistratuta dituen markak dira, bere eskumendeko edo kontrolpeko sozietateen edo hirugarrenen bidez.

Legezko titularra ez den beste pertsona batzuek behar ez bezala eta honen berariazko baimen argirik gabe erabiliz gero, titularrak salaketa jarri ahal izango du eta gaiaren jarraipena egingo da, Espainiako edota komunitateko Ordenamendu Juridikoan ageri diren bitarteko legal guztiez baliatuz.

Jabetza intelektualaren eta hirugarrenen marken eskubideak era onuragarrian nabarmentzen dira eta orrialde honetara sartzen den orok errespetatu behar ditu. Ekingune Ekintzaile Elkarteak ez du ERABILTZAILEAK eskubide hauekin egin dazakeen erabileraren erantzukizuna bere gain hartzen, erantzukizuna pertsonarena berarena izango da.

Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik deskargatu, kopiatu edo inprimatu daitezke web orrialde honetako edukiak. Ezin da web orrialde honetako informazio, eduki edo ohartarazpenik kopiatu, helarazi, aldatu edo ezabatu, Ekingune Ekintzaile Elkartearen aurretiko idatzizko baimenik ez badago.

Ekingune Ekintzaile Elkarteak ez die erabiltzaileei bere softwarearen jabetza besterentzen. Erabiltzailea softwarea grabatua dagoen euskarriaren jabea da. Ekingune Ekintzaile Elkarteak jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak ditu, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honen softwarea bere terminalera eramaten badu, ezingo du aztertzeko disekzionatu, ezta jatorrizko xede kodearen bertsioa edo hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli ere.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legediak zuzentzen ditu, eta Espainiako Epaitegiak eta Auzitegiak dira hauek interpretatzearen, aplikatzearen eta betetzearen inguruan sor daitezkeen hainbat gai lantzeko eskudunak. ERABILTZAILEAK, lege-ohar honetan jasotako baldintza orokorrak onartzen dituenez, indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz dagozkion eskumen guztiei uko egiten die.