BIZIPOZ

Nagusien ahalduntzea sustatzen duen kooperatiba gara Bizipoz. Egungo errealitateari erantzuten dioten zahartze aktiboko programak diseinatzen eta garatzen ditugu: bizi-itxaropena luzatu da eta pertsonek ongi bizi nahi dute, eta gizarteko alderdi aktibo bat izan.

Hori dela eta, herri maila eta enpresetan honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu, beti ere 55 urtetik gorako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

 

1. FORMAKUNTZA ZAHARTZARO AKTIBOAN

Udal bakoitzaren beharren neurrira egindako prestakuntza-programak ezartzen ditugu. Pertsona nagusiei zuzendutako prestakuntza da, eta hurrengo arloak lantzen ditu: osasuna, lidergoa, talde-lana, komunikazioa, jardueren diseinua, adimen emozionala, teknologia berriak eta ekonomia.

 

2. HERRI LAGUNKOIEN GARAPENA
Pertsona nagusiekiko lagunkoitasuna sustatzeko, herrietako prozesuen alderdi guztiak garatzen ditugu. Prozesu bakoitza bakarra da eta udalerri bakoitzaren beharren arabera diseinatzen da.

 

3. ERRETIRORAKO TRANTSIZIO PROGRAMAK

Pertsonen zahartze aktiboa bultzatzearen alde egiten dugu apustu eta kontzientziazio-lan honekin erretirora iritsi aurretik has daitekeela uste dugu. Programa mota hauekin pertsona nagusi autonomoak, prestatuak eta gizarteari ekarpena egiteko eta herritarrei euren ezagutzak eta esperientzia itzultzeko gogotsu daudenak lortzen dira.

Tel. 943 71 20 72
bizipoz@bizipoz.org
www.bizipoz.org