Estetika Kerala

Estetika Integral eta Ongizate Zentroa, ikuspegi holistikoarekin eta trataera pertsonalizatu eta gertukoarekin lan egiten dugun tokia.

Harmonizazio-tratamenduetan adituak gara, eta hainbat teknika erabiltzen ditugu: zelulen bioenergiako osteopatia, chakren harmonizazioa, konexio kuantikoa eta SOMA® Metodoa  (ohitura mugatzaileak ezabatzeko buru-berreraketa ultralasterreko metodoa, arazo errepikakorrak daudenean. Azpimemorian jartzen du arreta, arazoen erroa lantzeko. Metodo honekin pertsonak —helduak zein haurrak— ez ezik, baita animalien, etxeen eta negozioen tratamenduak ere egin daitezke).

Ohiko tratamendu estetikoak ere eskaintzen ditugu: aurpegi- eta gorputz-tratamenduak, depilazioa, makillajea, betileen lifting-a, manikura, pedikura, masajeak… eta abar.

Kosmetika natural aurreratua ere badugu (azal mailan ez ezik, maila emozional eta bibrazionalean ere eragiten duena), eta gure tratamendu estetiko-emozionaletarako teknika osagarri ezberdinak erabiltzen ditugu: musikoterapia, garun-uhinak, diapasoi bidezko sonoterapia, aurikuloterapia… eta abar.

Ekingune-ko bazkideentzat %10eko deskontua tratamendu estetikoetan (aurpegi-tratamenduak, gorputz-tratamenduak, spa masajeak, depilazioa, manikura, pedikura, makillajea).
Ez da beste eskaintzekin bateragarria.