
Bideari Ekin abiatu da, Eduardo Zubiaurrekin – Jazz Zubiaurreko CEOa
Bideari Ekin abiatu da, Eduardo Zubiaurrekin – Jazz Zubiaurreko CEOa
Ekingunek sustatutako Bideariekin bideo-podcast berriak Eduardo Zubiaurre izan du lehen gonbidatu, Jazz Zubiaurre enpresako zuzendari nagusia. Enpresa eibartarra da, eta mende bateko esperientzia du eskuila industrialen ekoizpenean.
Lehen atal honetan, Eduardok enpresa familiarraren bilakaerari, merkatuaren egokitzapen gaitasunari eta identitatea galdu gabe berritzeko erronkari buruzko hausnarketa partekatzen du.
Esperientzia, berrikuntza eta lurraldearekiko konpromisoa uztartzen dituen elkarrizketa inspiratzailea da, Debabarreneko ekintzailetzaren espiritua islatu duena.
“Erronka ez da soilik berritzea, baizik eta hori egitea gure jatorrizko helburua galdu gabe.” – Eduardo Zubiaurre
Entzun Spotify-n
Ikusi YouTuben
Bideariekin proiektuak bere lehen urratsa eman du Debabarreneko enpresa eta ekintzaileen ahotsak jendarteratzeko, inspirazioa eta erreferente berriak sortuz gure lurraldeko ekosistema ekonomikoan.