Ekingune

2020KO MARTXOAREN 17KO WOMENEKIN EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA   Eusko Jaurlaritzak “COVID-19” delakoaren eraginak murrizteko hartu dituen neurrien inguruko azken albisteen ondorioz, Ekingunek datorren 2020ko martxoaren 17ko arratsaldeko 6etarako antolatuta zuen WOMENEKIN ekitaldia bertan behera uztea erabaki du.   Bertan behera uzteko erabaki honekin zuhurtziaz jokatu eta administrazioak proposatutako neurrien irizpideekin bat egin nahi izan du Ekingunek.   Gonbidatu guztien parte hartzea ziurtatzerik izango ez dugunez, aukera onena ekitaldia atzeratzea izango dela uste dugu.   Hurrengo asteotan aztertuko dugu ekitaldia antolatzeko beste data bat jartzeko aukerarik dagoen, eta jakinaren gainean jarriko zaituztegu erabakiren bat hartu ahala.

Datorren martxoaren 17ean, Ekingunetik, Eibarko Udalaren eta Armagintza Museoaren laguntzarekin, eta Somos Asesores-en babesarekin, martxoaren 8arekin lotutako ekitaldi ireki bat antolatu dugu. Jorratuko den gaia emakumeen ahalduntzea ekintzailetzan izango da. Armagintza Museoan egin nahi izan dugu ekitaldia, jatorriz industriala zelako eraikina eta eibartarron izaera ekintzailearen adibide ugari batzen direlako bertan. Lau emakume gonbidatu ditugu hizlari moduan, euren bizipenak kontatuko dizkigute ekintzailetza inguruan hainbat arlotan (artea, kirola, enpresa, zerbitzu sozialak

Ekintzailetza eskola jarriko dugu abian, Eibarko Udalaren eskutik eta Eibar Coworking-erekin lankidetzan, Eibarren eta Debabarrenako eskualdean jarduera ekintzailea sendotzeko helburuarekin. 20 ordu presentzialez eta lineako 10 orduz osatutako doako ikastaroa da. Otsailaren 10etik 14ra izango da, arratsaldez. Ikasle-kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko e-posta bidali beharko da hurrengo helbidera: ekingune@ekingune.com. Hurrengo gaiak jorratuko dira ikastaroan zehar: Komunikazio estrategikoa eta komunikazio-sareak, Marketin digitala, Aukera ereduak, Finantzazioa eta inbertsioa eta Zuzendaritza estrategikoa eta lidergoa. Anima zaitez!

Urteko bilkurarekin eman diogu hasiera 2020ari. Ekinguneko bazkideek urteko ibilbidea zein izango den eztabaidatu dugu, abenduko Gabonekinen (urteko gure Gabonetako ekintza) landu genituen ideietan eta ondorioetan oinarrituta. Bat etorri ginen sendoago garela, horren adierazle baitira hurrengoak: Ekingunen gero eta kide gehiago gara, ikusgarritasun handiagoa lortu dugu, gero eta profil anitzagoak ditugu, eta gure artean eta elkartera iritsi berri diren ekintzaileei gehiago emateko gai gara egun. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu hazteko joera horri eutsi eta Ekingunen kide berriak barneratzea (gaur egun 36 gara). “Bazkide kolaboratzaile” gehiago lortzearen garrantziaz ere aritu gara, hau da, ekintzailetza eta berrikuntza baloratzen duten eta Ekingunek antolatzen dituen

Aurten, Ekingunen tradizioa den bezala, GABONEKIN ospatuko dugu: urteroko ekitaldia egingo dugu bazkideentzat. Ekingune-ren ibilbidea 2019an aztertuko dugu, hobekuntzak proposatuko ditugu eta talde gisa 2020rako erabakiak hartuko ditugu. GABONEKIN abenduaren 13an goizeko 11:30 - etan ospatuko da Eibarko Arkupen, eta bileraren ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu giro ezin hobean. Mila esker 2019an Ekingune hainbeste eta hain onen lagundu duzuen guztioi. 2020an ikusiko gara, gure elkartea hazteko eta hobetzeko gogoekin!

Gaur goizean, Ekinguneko kideek elkartetik bultzatu nahi dugun tailer “pilotu” batean hartu dugu parte. Ekinguneko kide berriei, interesa duten pertsona guztiei eta erakunde publiko zein pribatuei tailer hau eskaintzeko asmoa dugu. Talde-lan askoko jardunaldia izan da. Bertan, modu praktikoan aztertu ditugu negozio bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak, eta baita bakoitzak jarraitzen dituen lan metodoak ere. Parte hartzaile guztiei, taldeko dinamiken bidez eta kreatibitatea baliatuz, guk geuk sarri hautematen ez ditugun ikuspuntuez jabetzea da tailerraren azken helburua. Harrera eta orientazioko hasierako fasea izan dugu abiapuntu. Jarraian, sendotu beharreko puntu komunak identifikatzen aritu gara, hau da, egunez egun ekintzaile orok gainditu behar ditugun ahulguneak edo

Urriaren 17an, Eibarko ON EKIN sarien VII. edizioa ospatu genuen. Ekitaldia 6 proiektu finalisten aurkezpenarekin hasi zen: ROYO (Zapatilen industriaren inguruko moda jasangarriko marka), VLUBER (plataforma adimentsu bidez janari osasuntsua prestatu eta banatzen duen enpresa. Halaber, nutrizio aholkularitza eskaintzen du.) , GASTROTEK 4.0 (Teknologia berriak eta gastronomia bateratzea adinduei eremu horietan gaitzen laguntzeko), KAXA (Kaxa sormena eta mugimenduaren bitartez osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat da), ERRELEVIUM (Garapen Jasangarriko Berrikuntza Plataforma. Erosketa-tiketen gehiegizko erabilera murrizten duten hiru aplikazio) eta BERBA (Mundu osoko tokiko itzultzaileen lineako itzulpenen plataforma, adimen artifizialak bultzatua). Proiektuen aurkezpenaren ondoren, ondorengo afarian parte-hartzaileek aukera

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies