Tailerrak

Gaur goizean, Ekinguneko kideek elkartetik bultzatu nahi dugun tailer “pilotu” batean hartu dugu parte. Ekinguneko kide berriei, interesa duten pertsona guztiei eta erakunde publiko zein pribatuei tailer hau eskaintzeko asmoa dugu. Talde-lan askoko jardunaldia izan da. Bertan, modu praktikoan aztertu ditugu negozio bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak, eta baita bakoitzak jarraitzen dituen lan metodoak ere. Parte hartzaile guztiei, taldeko dinamiken bidez eta kreatibitatea baliatuz, guk geuk sarri hautematen ez ditugun ikuspuntuez jabetzea da tailerraren azken helburua. Harrera eta orientazioko hasierako fasea izan dugu abiapuntu. Jarraian, sendotu beharreko puntu komunak identifikatzen aritu gara, hau da, egunez egun ekintzaile orok gainditu behar ditugun ahulguneak edo

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies