ON EKIN

Aurten, Ekingunen tradizioa den bezala, GABONEKIN ospatuko dugu: urteroko ekitaldia egingo dugu bazkideentzat. Ekingune-ren ibilbidea 2019an aztertuko dugu, hobekuntzak proposatuko ditugu eta talde gisa 2020rako erabakiak hartuko ditugu. GABONEKIN abenduaren 13an goizeko 11:30 - etan ospatuko da Eibarko Arkupen, eta bileraren ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu giro ezin hobean. Mila esker 2019an Ekingune hainbeste eta hain onen lagundu duzuen guztioi. 2020an ikusiko gara, gure elkartea hazteko eta hobetzeko gogoekin!

Urriaren 17an, Eibarko ON EKIN sarien VII. edizioa ospatu genuen. Ekitaldia 6 proiektu finalisten aurkezpenarekin hasi zen: ROYO (Zapatilen industriaren inguruko moda jasangarriko marka), VLUBER (plataforma adimentsu bidez janari osasuntsua prestatu eta banatzen duen enpresa. Halaber, nutrizio aholkularitza eskaintzen du.) , GASTROTEK 4.0 (Teknologia berriak eta gastronomia bateratzea adinduei eremu horietan gaitzen laguntzeko), KAXA (Kaxa sormena eta mugimenduaren bitartez osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat da), ERRELEVIUM (Garapen Jasangarriko Berrikuntza Plataforma. Erosketa-tiketen gehiegizko erabilera murrizten duten hiru aplikazio) eta BERBA (Mundu osoko tokiko itzultzaileen lineako itzulpenen plataforma, adimen artifizialak bultzatua). Proiektuen aurkezpenaren ondoren, ondorengo afarian parte-hartzaileek aukera

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies