ON EKIN 8. edizioaren programa

Heldu da ON EKIN 8. edizioa!! Urte berezi honetan, hauxe da prestatu duguna, berezi xamarra izango da:

DATA ETA ORDUA: Urriaren 22an 18:00tan
TOKIA: ONLINE (streaming) eta ARMERIA ESKOLA – Areto nagusian (COVID-19 ri dagozkion neurri bereziekin)

18:00 – 18:10: Ongietorria, eskerrak eta lehiaketaren aurkezpena.
18:10 – 18:50: Hitzaldia “Nuevos modelos de negocio en la industria 4.0” Sergio Gonzalez-en eskutik (Innobiden kontsultorea)
18:50 – 19:00: Galderak
19:00 – 19:20: Proiektuen aurkezpena
19:20 – 19:30: Bozketa APPSAMBLEAren eskutik
19:30 – 20:00: Sarien banaketa eta itxiera.

15 proiektu aurkeztu dira aurten, eta hurrengo egunetan hainbat eragile ekonomiko eta sozialen zenbait ordezkarik osatutako epaimahaiak aurkeztutako proiektu edo ideia bakoitza baloratuko du.

2020ko urriaren 22an, osteguna, ON EKIN ekitaldian,  aukeratuko dira proiektu irabazleak (1, 2 eta 3. sariak), epaimahai bitartez. Horrez gain, “sari herritarra” ere egongo da, ekitaldian parte hartu duten guztien bozketa bidez aukeratua.

Nahi duen oro joan daiteke afarira loturarik izan ala ez aurkeztutako proiektuekin. Afarira etorriko direnek jakinarazi beharko dute onekin@ekingune.com posta elektronikoan 2020ko urriaren 19 aurretik.
SARRERA MOTAK:
ONLINE: 5€
PRESENTZIALA: 5€
PRESENTZIALA + AFARIA: 30€