Ekinguneren Bideariekin proiektuaren bigarren denboraldia aurkezten dugu.
Bideariekin bueltan da. Irailaren 24an, osteguna, proiektuaren bigarren denboraldia aurkeztuko dugu Eibarko Errebal Plazan, Debabarreneko enpresa eta ekintzailetza esperientziak berriz ere protagonista izango dituen topaketa batean.
Lehen denboraldiaren ondoren, Bideariekin-ek bideari jarraitzen dio, gure inguruan sortzen, hazten eta eraldatzen ari diren enpresa eta pertsonen istorioak ezagutarazteko.
Bigarren denboraldi honetan protagonista berriak, sektore ezberdinak eta enpresa zein ekintzailetza ulertzeko modu desberdinak ezagutuko ditugu.
Bigarren denboraldia, zuzenean aurkezteko topaketa
Irailaren 24ko hitzordua ez da soilik denboraldi berriaren aurkezpena izango.
Ekitaldian Bideariekin-en bigarren denboraldia aurkeztuko dugu, eta ondoren mahai-inguru bat egingo da lehen eta bigarren denboraldietan parte hartu duten enpresa eta ekintzaileen ordezkariekin.
Haien esperientzietatik abiatuta, enpresa bat sortzeaz, proiektu bat garatzeaz, erronkei aurre egiteaz eta Debabarrena bezalako ingurune batean ekiteaz hitz egiteko aukera izango dugu.
Topaketa amaitzeko, 13:30ak aldera lunch-a eta networking-erako tartea izango dira, bertaratutakoen artean harremanak sortzeko eta elkarrizketarekin modu informalago batean jarraitzeko.
Etorri nahi duzu?
Bideariekin-en bigarren denboraldiaren hasiera gurekin partekatu nahi baduzu, eman izena aldez aurretik.
👉 IZENA EMAN
Debabarreneko enpresa eta ekintzailetzari ahotsa ematen
Bideariekin videopodcastaren helburua gure inguruko enpresa eta ekintzailetza errealitatea gertutik ezagutzea da.
Kameraren aurrean negozioen atzean dauden pertsonak jartzen ditugu: nola hasi ziren, zer erabaki hartu behar izan dituzten, zer zailtasun aurkitu dituzten eta zer ikasi duten bidean.
Bigarren denboraldiarekin, istorio berriak gehituko dizkiogu ibilbide horri.
Irailaren 24an Eibarren emango diogu hasiera.
Bideariekin · 2. denboraldiaren aurkezpena
2026ko irailaren 24a, osteguna
Errebal Plazia · Eibar 12:00tan
Bigarren denboraldiaren aurkezpena + mahai-ingurua
13:30 inguruan · lunch-a eta networking-a