Go To Market jardunaldia: B2B salmentei buruzko tailer praktikoa Alaitz Osarekin
Produktu bat merkatura ateratzea edo B2B sektorean salmentak finkatzea ez da lan erraza. Plangintza, metodologia eta ondo zehaztutako estrategia komertzial bat eskatzen ditu. Horregatik, Ekingunetik eskualdeko ETE, profesional eta ekintzaileei zuzendutako prestakuntza-hitzordu berri batekin gatoz. Gure Go To Market (MKTNG Day) jardunaldiaren edizio berri bat iritsi da.
Topaketa hau Eibarko Ipurua Estadioko Prentsa Aretoan egingo dugu datorren ostegunean, ekainaren 11n, merkatura sartzeko gure eredua nola optimizatu aztertzeko asmoz.
Oraingo honetan, Alaitz Osa Kruceko kofundatzailea gurekin izateko ohorea izango dugu, eta bera arduratuko da B2B salmenten inguruko prestakuntza eta tailer %100 praktiko bat emateaz. Helburu nagusia bertaratzen direnek benetako tresnak eramatea, bezeroari balioa nola sortu ulertzea eta metodologia horiek euren proiektuak sustatzeko erabiltzea da.
Jardunaldiaren egitaraua:
09:30 – Prestakuntza eta tailer praktikoa Alaitz Osarekin (Kruce).
11:30 – Galderen txanda, zalantzak argitzeko eta kasu zehatzak planteatzeko.
11:45 – Luntxa eta Networking-a.
Ekinguneko topaketetan ohikoa den bezala, ekitaldiaren azken zatia luntx batez gozatzera bideratuko dugu. Eszenatoki ezin hobea da networking-a egiteko, hitzaldiaren inpresioak partekatzeko eta Debabarreneko beste profesional eta enpresa batzuekin giro lasaian sinergiak sortzeko.
Gainera, Ipuruara hurbildu ezin direnek ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming bidez, gure YouTube kanalean.
Go To Market jardunaldi hau gure babesleen bultzadari eta laguntzari esker da posible: SPRI Taldea eta SD Eibar Fundazioa.
Izen-ematea doan: Bertaratzea doakoa da, baina tokiak mugatuak dira. Izena emateko epea datorren ekainaren 10ean amaituko da.
👉 Ziurtatu zure lekua izen-emate formularioa hemen betez: Go To Market jardunaldian izena eman