On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketa

Helburua pertsonen edo enpresen sormena piztu eta sustatzea, eta ekimenei laguntzea da, itxuraz, merkatuan funtziona dezaketen negozio-kontzeptuak biltzen dituzten proiektu eta ideiak aurkeztuz. Horretarako, bi faseko lehiaketa hau antolatu dugu.

Lehenengo fasea

Hainbat eragile ekonomiko eta sozialen zenbait ordezkarik osatutako epaimahaiak aurkeztutako proiektu edo ideia bakoitza baloratuko du. Proiektuak edo ideiak aurkezteko epemuga 2019ko urriaren 3a, ostegunean izango da.

* Hautagaitzen harrera onekin@ekingune.com emailean egingo da.

Bigarren fasea

Bigarren fase honetan, 2019ko urriaren 17an, osteguna, On Ekin afarian, modu demokratikoan aukeratuko da proiektu irabazlea, afarian une horretan daudenen arteko bozketaren bitartez. Horretarako, aurretik epaimahaiak aukeratutako 6 parte-hartzaileek 5 minutu izango dituzte, gehienez, euren proiektua aurkezteko.

Afariaren ondoren, bertan daudenen artean bozketa-txanda bat egingo da, non bakoitzak nahiago duen proiektua bozkatuko duen sei finalisten artean. Bozka gehien lortuko dituena izango da irabazlea.

Sariak

1. Saria: 2.500 €.
2. Saria: 1.000 €
3. Saria: 300 € Mariella Saitz Martínezen eskutik, AXA Aseguruen Agente Esklusiboa Eibarren, eta 200 € Ekinguneren bazkideek eskainitako zerbitzuetan.

Gainera, Eibarko Eta Kitto! tokiko aldizkarian kronika moduko erreportaje bat egingo da eta finalisten sustapena zein lehiaketarena ere egingo den.

Azkenik, gogoratu nahi dugu lehiaketan parte hartzen duten guztiek, Elkarteko kide izan nahi badute, urtebeteko kuoten %50eko deskontuaz gozatu ahalko dutela.

Nahi duen oro joan daiteke afarira loturarik izan ala ez aurkeztutako proiektuekin. Afarira etorriko direnek jakinarazi beharko dute ekingune@ekingune.com posta elektronikoan edo 688 734 292 telefono zenbakira deituta, eta 35 € sartu beharko dituzte (horietatik 15 € sarientzat dira) ES94 2100 1883 9502 0021 0124 kontuan 2019ko urriaren 15 aurretik.

* Lekua dela eta, gehienez 60 pertsona.

Babesleak

AEibar
LaCaixa
AxaMariella