LABURPENA: ETE-AK DIGITALIZATZEAREN ERRONKA

LABURPENA: ETE-AK DIGITALIZATZEAREN ERRONKA

 

Ekingunek bere bazkideei eskaintzen dizkien barne-prestakuntzako hitzaldiekin jarraitu dugu gaur. Hitzaldi hauen xedea eskura dugun talentuari balioa eman eta gure garapen profesionalerako erabiltzea da.

 

Hitzaldiaren izenburua “El reto de la digitalización en las pequeñas empresas” izan da (“Enpresa txikien digitalizazioaren erronka”), eta Vanesa Hortasek eskaini du, zeina enpresa aholkularia, jardueren koordinatzailea eta Ekingune elkartearen Zuzendaritza Batzordekidea den.

 

Pandemia honen ostean zerbait argi geratu bazaigu eraldaketa digitala gure artean geratzeko etorri dela da. Ez da egun bateko kontua. Zalantzarik gabe, lan egiteko eta bezeroekin harremanetarako modu berri bat eta merkatuan egoteko beste modu batzuk ekarri dizkigu.

 

Egindako hainbat azterketak agerian utzi dute enpresa txikiak ez gaudela guztiz digitalizatuta, hainbat arrazoirengatik: porrotari beldurra diogulako, inbertsioekiko mesfidantza diogulako eta tresna digitalak aski ezagutzen ez ditugulako. Beraz, komeni da digitalizazio-plan egokia prestatzea, zein estrategiari jarraitu hausnartzea, digitalizazioa urratsez urrats egitea ahalbidetuko duten aurrekontuak egitea, esfortzu ekonomiko izugarrik gabe, eta gure gaitasun digitalak hobetzea.

 

Saioan zehar, hainbat tresna azaldu dira. Batzuk gure baliabideak antolatzeko baliagarriak, esaterako: CLOUD COMPUTING, ERP, CRM edo telelanerako tresnak. Bestetik, SEO, SOCIAL SELLING, INBOUND MARKETING, E-COMMERCE, eta bestelakoek ere hazi eta gehiago saltzen lagundu ahal digutenak.

 

Bertara hurbildu direnek arlo horretako euren bizipenak azaldu dituzte eta, giro lasai eta atseginean, euren kezkak partekatu dituzte besteekin. Inkesta edo galdekizun bat egitea proposatu da, zein egoeratan gauden eta gure enpresen eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko zer beharko dugun hobeto ezagutzeko.

 

Azkenik, euskal enpresei haien prozesuetako batzuk digitalizatu beharra ekarriko die TicketBai sistema berriak, fakturazio eta kontabilitate sistemak esaterako, 2022ko urtarriletik aurrera, faktura guztiak Foru Ogasunari igorri beharko baitzaizkio.