Armeria Eskola

Egungo gizartearen behar-izanetara egokitutako lanbide heziketa eskaintzen duen ikastetxe publiko integratua izanik, Armeria Eskolaren xedea teknikoki trebeak eta giza-gaitasunetan eredugarriak diren pertsonak hezteko, gizarte aurreratu bat garatzeko eta enpresa-sare lehiakorra eratzeko lan egitea da. Gizartea dinamizatu eta hauspotuko duen ikastetxea izan nahi dugu, pertsonen kualifikazioa eta enpresen lehiakortasuna bermatuko duena. Gizarte garatu eta kohesionatu bat lortzeko ekosistema berritzaile bat sortu nahi dugu, konpromisoa, kolaborazioa, gertutasuna, profesionaltasuna, berritzuntza eta proaktibotasuna landuz. Ikasleen proaktibotasun garatzeko helburuarekin hain zuzen, Armeria eskolak, ekintzailetasuna bultzatzen du URRATSBAT programaren bidez, enpresa proiektu berriak gauzatzen lagunduz.