IKB Arkitektura Teknikoa

Arkitektura sinplifikatua.

Obrak, eraikuntza, arkitektura teknikoa edo etxebizitzak zaharberritzea prozesu konplexuak dira. Badituzte bere arrazoiak eta egiteko moduak. Alderdi askok hartzen dute parte, eta bakoitzak bere ikuspegia defendatzen du.

Iakobe Olaetak esperientzia luzea du prozesuaren fase horietan guztietan.

Asko egin baino, kalitatearen eta gauzak ondo egitearen alde, zeregin guztiak koordinatuko ditu, 20 urtetan zehar bildutako jakintzarekin.

Zuzenean, bitartekaririk gabe, eraikuntzaren sektoreko ezagutza eta esperientzia zure esku jarriko du.

Hirigintzak ere baditu bere balioak.

Fase guztietan parte hartuko du, erabaki eta kudeaketan barne eta proiektuaren hasieratik bukaerara, zure helburu arkitektonikoak lor ditzazun.