UNI EIBAR-ERMUA Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lanaren oinarria kalitate eta osotasunezko prestakuntza eskaintzea da, gure ikasleak beren etorkizuneko ikasketetan edota lan munduan barneratzen bideratuz.

 

Gure ikastetxeak, ikasleriaren prestakuntza egokiagatik, lan giro onagatik eta bere ekarpenak bide, gizarte sortzaile, ireki eta elkar hizketatzaile baten balioak aldezteagatik nahi du ezagutarazi.

 

Horretarako, lehenesten ditugun balioak honakoak dira; elkarrizketa, elkar hartze eta taldeko lanean islatuko den solidaritatea, elkarren arteko begirune, balorazio eta konfiantza, eta tengabeko hobetzea, beti ere gabeziak eta eginiko akatsak aintzat hartuz, iritzi eta iradokizunak bereganatzen direlarik.

 

UNI EIBAR-ERMUAk ekintzaletasuna sustatu nahi du URRATSBAT programaren bitartez, enpresa proiektu desberdinak martxan jartzen lagunduz.

Informazio gehiago: http://www.uni.hezkuntza.net/eu/inicio