WEBINAR: “Ziurgabetasunaren kudeaketa emozionala”
COVID-19ren krisiak munduko panorama aldatu du, maila sozialean, ekonomikoan, afektiboan, lan mailan … Ekingunen badakigu ziurgabetasun handiko garaian bizi garela, eta horrek ondorio psikologiko garrantzitsuak ditu guretzat eta baita gure enpresetan ere. Horregatik, webinar hau antolatu dugu, ziurgabetasunak gugan sor ditzakeen emozioak kudeatzen laguntzeko. Horretarako, gure elkartekide adituetako bik, haien ikuspuntua eskainiko digute. Juan Carlos Martín, Dialektika Coach -en piskologoa eta Rubén Sierra, Supera Coaching-en coach -a dira.
Juan Carlos Martinek azaldu digun bezala: “Ziurgabetasuna gure erosotasun gunetik ateratzeko joera duten errealitate multzoa da, gure antolamendu eta norberaren ohiturei erantzuten ez dietelako. Egoera honek beldurra sortzen du ziurtasun faltagatik eta arrazoitzeko dugun gaitasuna baliogabetzen du, beldurrak pizten ditu eta ezintasuna areagotzen du. Erakunde batek bere etorkizunaren ikuspegia eraikitzen duenean, faktore arrazionalak ez ezik, emozioak ere martxan jartzen ditu. Etorkizuna, nahi den irudia diseinatzen duen egitura kognitiboan eta emozionalean dago. Gainontzekoa ziurgabetasuna da, etorkizuna izango da irudi hori garatzeko baldintzak sortuko dituena. Antsietatea sortzen da gaur egungo egoeraren ezegonkortasuna argazki bat balitz bezala begiratzen dugunean. Akats estrategiko gehienak sortzen dira kontrolan eta eraginkortasunean oinarritutako tresnak aplikatzen ditugunean, aurreikusten ez diren aldagai ezezagunak dituzten arazoak konpontzeko.”
Webinarria bi bloketan egingo da.
LEHENENGO BLOKA (Juan Carlos Martín-ek egina):
1. Nola bizi gara ziurgabetasunarekin?
2. Erabakiak hartzen arrisku egoeretan.
3. Arriskuak eta ziurgabetasunarekiko jarrerak.
4. Antsietatea gutxitzeko teknikak.
BIGARREN BLOKA (Rubén Sierraren eskutik):
Bizi dugun egoerak eskaintzen dizkigun AUKERA handiak erabiltzeko momentua da. Erakusten badugu zer egiteko gai garen?
1. Konfiantza eraiki ziurgabetasunaren aurrean.
2. Ziurgabetasuna aukera ezin hobea da.
3. Ziurgabetasuna eta beldurra.
Nola eman izena webinarrian?
Webinarra doakoa da, gaian interesa duen ororentzat. Zure datuekin inprimaki bat bete besterik ez duzu egin behar, zurekin harremanetan jartzeko eta webinarraren linka bidaltzeko, Zoom plataformarako.