COVID-19ak euren negozioetan izan duen eraginari buruzko bazkideei egindako inkesta

Bizi dugun larrialdi sanitarioaren egungo testuinguruan, eguneroko bizitzaren hainbat egoerari egokitu behar izan dugu, eta litekeena da lana izatea, hain zuzen ere, Coronavirusaren krisialdiaren eragin handiena jaso duen arloetako bat. Ekingunek zuzenean jakin nahi izan du hark gure bazkideengan zein inpaktu izaten ari den eta hari nola egokitzen ari diren haien lan profesionalarekin ahalik eta modurik onenean jarraitu ahal izateko (ahal dutenek behintzat).

Horretarako, inkesta bat egin diegu bazkideei, Espainian larrialdiko egoera ezarri ondoren eta funtsezkoak ez diren zerbitzu guztiak eten aurretik. Baliteke inkestari erantzun dieten bazkide batzuek une honetan egoera desberdina bizitzea eta jardueren eteteari buruzko erantzunak orain desberdinak izatea. Halere, hauxe da aurkitu dugun panorama orokorra:

 

 

Bestetik, Ekinguneko bazkideei galdetu diegu euren ustez tokiko erakundeek ekintzaileei krisialdiaren efektuak arintzeko zein laguntza gehiago jar dezaketen abian. Gehienak bat datoz neurri ekonomikoei eta haien inguruko informazioari garrantzia ematearekin: ordainketa-etendurak edo atzeratzeak (hipotekak, alokairuak, Gizarte Segurantzako kuotak), udal tasen etendurak, autonomoei eta ETEei informatzeko eta aholkuak emateko bulegoak irekitzea, jardueren arteko sinergiak sustatzea, enpresen digitalizazioa sustatzea eta haien arteko sinergiak bultzatzea eta negozio eredu berriak sortzea, besteak beste.

Eskertu nahi dizuegu bizi duzuen egoera hobeto ulertzen lagunduko digun balio handiko informazio hori bidali diguzuen guztiei. Ekingunek informazio hori bere estrategia berrantolatzeko erabiliko du, erakundea eratzen dugun partaideen artean zubia eta laguntza izateko xedearekin. Blog honen eta sare sozialen bitartez jarraituko dugu horren guztiaren inguruko berriak ematen.