OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) honela definitzen du kiropraktika: muskulu eta hezurretako arazo neurologikoak diagnostikatu, tratatu eta prebenitzen dituen osasun-praktika.

Kiropraktikan eskuekin egiten da lana; artikulazioetan zentratzen da, batez ere horien subluxazioetan.

Subluxazioa artikulazioetako arazo neuromuskularra da, nerbio-sistemari behar bezala funtzionatzen uzten ez diona. Eta sistema hori da gure gorputz-atal guztiak kontrolatzen dituena. Subluxazioaren eraginez, gorputz-atalek ezin dute ondo funtzionatu.

Kiropraktikaren helburua bizkarrezurraren funtzionamendu egokia berreskuratzea da: garunak ondo erantzun dezan, burmuinera doan informazioa normalizatzea.

Kiropraktikoa bizkarrezurrean zentratzen da; nerbio-sistemari eragiten dioten arazo mekanikoak konponduz. Hainbat teknika erabilita, ornoen artikulazioetako mugikortasuna hobetzen du, tentsioa gutxituz eta inguruko ehun muskularra sendatuz.

Telefono zenbakia: (+34) 653 158 718
E-maila: elena_guisasola@hotmail.es
Web: https://www.centroquiropracticoeibar.com.es