Lonifasiko

Online marketing eta komunikazio estrategiak garatzen ditugu, zure marka, enpresa, produktuak eta zerbitzuak Internet munduan ezagutarazi eta arrakastaz posizionatzeko. Turismo, bidaiak eta enogastronomia arloetan espezializatuta gaude. Proiektuka lan egiten dugu eta perfil ezberdinez osaturiko lantaldetan integratzeko ahalmena daukagu. Copywriting-a lantzen dugu eta trebeak gara Internet mundura (sare sozialak, blog eta web orrialdeak) zuzenduta dauden eduki bereizgarriak sortzen (textuak eta argazkiak). Egindako kanpaina guztien emaitzak neurtu egiten ditugu web analitika erabiliz, sare sozialak “artisau eran” kudeatzen ditugu eta web posizionamendu teknikak (SEOa) erabiltzen ditugu edukietan eta web orrialdeetan. Arlo guzti hauekin erlazionaturiko aholkularitza eta formazio zerbitzuak ere eskeintzen ditugu.

Era osagarrian, bidaia eta gastronomia arloan erreferentea den, eta hilabetero milaka irakurle dituen webgune propio bat kudeatzen dugu (Lonifasiko.com) 2012tik; komunikabide hau eduki eta iragarki plataforma bezala, ekimen eta promozio online ezberdinak egiteko esparru digital bezala erabiltzen dugu.

 

617 92 93 27
miguel@lonifasiko.com
www.lonifasiko.com