4. WOMENEKIN

4. WOMENEKIN

  1. #WOMENEKIN abian jarri dugu!!

.

#WOMENEKIN urtero Ekingunek emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakume ekintzaileen topagune eta konexioa lortzeko gunea eskaintzeko asmoarekin antolatzen duen ekitaldi bat da.

 

Azken hileotan egiten ari garen moduan, ekitaldia bi modutan eskainiko dugu:modu presentziala, baimendutako aforoa bete arte (sarreran tenperatura neurtuko diegu etortzen direnei, distantziak gordeko dira, maskarak nahitaez jantzi beharko dira eta nahitaezko higiene puntuak jarriko ditugu) eta “streaming” bidez, hala parte hartzea nahiago dutenentzat

Sektore desberdinetan ekintzialetza bideak egin dituzten hainbat emakume gonbidatu ditugu euren bizipenak kontatzeko (empresa zerbitzuak, industria…) eta euren arrakastei, gainditu behar izan dituzten zailtasunei, etorkizuneko ikuspegiari eta abarri buruz arituko dira. Hauek dira:

  • SUSANA VELASCO. HERVEL ELECTROQUIMICA, S.L.-ko gerentea. 50 urtetik gorako familia-enpresa, azalera metalikoen eta hondakin-uren tratamendurako produktuen sektorean irtenbideak ematen.
  • BEATRIZ LOPEZ. BESIMPLE enpresen konsultoria integralaren fundatzailea eta de H2B Business Group Koop.Txikiaren fundatzaileetako bat.

 

 

Moderatzailea Lorea Arakistain izango da (Eibartar kazetaria eta egun puntuEUS elkartearen Marketin eta Komunikazioko arduraduna). Mahai inguruan, gonbidatuei hainbat galdera egingo dizkie eta eztabaida irekiko du bertara etorri direnek euren galderak eta ekarpenak egin ahal izan dezaten.

Ekingunek hurrengoen laguntza izan du ekitaldia antolatzeko:Eibarko Udala eta Izarra Centre.

Ez ezazu galdu emakume ausart, argi, lehiakor eta ekintzaile hauekin kontaktuan jartzeko aukera!

 

EGUNA: Maiatzak 27

ORDUA: 18:00etan

NON: Izarra Centre-eko auditorioan. Zeharkale 36 Ermua

https://www.google.es/maps/place/Izarra+Centre/@43.1861912,-2.5135453,17z/data=!3m1!4b1!4m5!3m4!1s0xd4e2ba86765af9f:0x1fb40476e28e0060!8m2!3d43.1861912!4d-2.5113566