NORAKA, GUIAKOM eta ZAINTRACK, XIV. On Ekin 2026 sarietako irabazleak
Ekintzailetza eta berrikuntza protagonista izan ziren berriro Eibarren, XIV. On Ekin sarien banaketan. Ekingunek antolatutako ekitaldia urriaren 28an egin zen, Errebal Plazian.
Jardunaldian 60 lagun baino gehiago bildu ziren, eta 11 enpresa-proiektuk beren ideiak aurkeztu zituzten publikoaren eta eskualdeko eragile ekonomiko eta sozialek osatutako epaimahaiaren aurrean.
On Ekin 2026 sarietako proiektu irabazleak
🥇 NORAKA – On Ekin 2026 saria (2.000 €)
Richard Mcelroyren proiektuak Microsoft 365 ingurunean enpresetako prozesu konplexuak antolatu eta automatizatzeko irtenbide bat eskaintzen du. Sariak Laboral Kutxaren babesa izan du.
🥈 GUIAKOM – On Ekin Proiektua saria (1.500 €)
David Merinok jaso du aurten lehen aldiz banatu den sari hau, Eibarko Udalaren babesarekin. Bere proiektuak sarbide zaileko kanalizazioetan kable-sortak gidatu eta pasatzeko patentatutako irtenbide bat proposatzen du, bereziki teknologia aurreratuko industria-inguruneetarako.
👏 ZAINTRACK – Publikoaren saria (800 €)
Bertaratutakoen botoei esker, Eder Manuel Taveraren proiektuak jaso du saria. Egoitzetako eguneroko informazioa erregistratu eta haren jarraipena digitalizatzeko sistema bat da, oraindik paperean egiten diren prozesuak ordezkatzeko.
Eibarko ekintzailetzari bultzada emateko topagunea
Ekitaldia Digitalentuko Álvaro José Zevallosen hitzaldiarekin hasi zen: «Del folio en blanco, a oportunidades reales de negocio».
Proiektuen aurkezpenen eta sari-banaketaren ondoren, bertaratutakoek esperientziak partekatzeko eta harreman berriak sortzeko aukera izan zuten.
Ekingunetik zorionak eman nahi dizkiegu saritutako proiektuei, eta eskerrak parte hartu duten ekintzaile guztiei.
Eskerrik asko, halaber, Laboral Kutxari, Eibarko Udalari, mikrobabesleei, epaimahaikideei eta edizio hau posible egin duten laguntzaile eta pertsona guztiei.
Gure inguruko talentua, elkarlana eta ekiteko aukera berriak bultzatzen jarraituko dugu.
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!