¡Badator MKTDay 2024! Oraingoan, Imanol Teránekin:
Komunikazioaren dimentsio berriak

Pozarren iragartzen dizuegu MKTDayren zortzigarren edizioa. Marketina eta komunikazioa gustoko badituzu, ezin duzu galdu. Aurtengo MKTDay-a maiatzaren 24an izango da, 9:00etan, Eibar KEren instalazioetan, bere prentsa aretoan hain zuzen ere.

Hitzaldi nabarmena: Imanol Terán

Imanol Terán adimen artifizialean, estrategia digitalean eta teknologia berrietan aditua da. “Nuevas dimensiones en la comunicación” da hitzaldiaren izenburua, eta adimen artifiziala komunikazioaren mundua eraldatzen ari den moduari buruz arituko da.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eibar KE Fundazioari bere instalazio bikainak lagatzeagatik eta Ekinguneri emandako laguntzeagatik. Zuen laguntzarik gabe, ekitaldi hau ez litzateke posible izango.

Networking-a

Imanol Teranen hitzaldiaren ondoren, ikusleek galderak egiteko aukera izango dute. Aukera ezinhobea da gaian aditua den pertsona batekin zuzenean hitz egiteko eta dituzuen zalantza guztiak argitzeko. Jardunaldia amaitzeko, networking saio bat egingo da, kafe eta gozokiekin lagunduta. Sektoreko beste profesionalekin konektatzeko aukera paregabea!

 

Ez galdu MKTDay 2024ra joateko aukera ezta On Ekin 2024n parte hartzekoa ere. Bi ekitaldiak oso aberasgarriak baitira eta ikasteko eta sektoreko profesionalekin konektatzeko aukera baliotsua eskaintzen baitute.

Maiatzaren 24an ikusiko dugu elkar SD Eibarren!

 

IZEN-EMATEA: https://forms.gle/8zzw3iXH23JKeFBH6