ON EKIN sarien VII edizioa

ON EKIN sarien VII edizioa

Datorren urrian izango da ON EKIN sarien VII edizioa, zeinak Ekinguneren eskutik, Eibarko Udalaren, Mariella Saitz Axa Segurosen agente esklusiboaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren laguntzarekin banatuko diren. Ekintzaileei zuzendutako sari hauen xedea negozio-ideia bideragarriak, potentziala dutenak eta besteetatik bereizten direnak saritzea da.

Zertan datza saria?

1. saria: 2.500€-ko saria, CAIXABANKEN eskutik bermatua. Horrez gain, Ekinguneren Web orrian urte batez haren iragarkia jarriko da, proiektu irabazlearen webgunerako estekarekin eta tokiko aldizkari batean erreportajea negozioa sustatzeko xedearekin.

2. saria: 1.000€-ko saria Ekinguneren eskutik.

3. saria: 300€-ko saria, Mariella Saitzen eskutik, Seguros Axakoa, eta beste 200€ espezietan, EKINGUNE elkartearen kide diren enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuetan inbertitzeko. Gainerako finalistek aipamen berezia izango dute Ekinguneren web orrian.

Zein dira parte hartzeko betekizunak?

a) Adinez nagusi izatea.
b) Datu pertsonal guztiak eta egiazkoak ematea.
c) Ekitaldiaren/lehiaketaren terminoak eta baldintzak onartzea.
d) Saria jasotzeko, 2020ko urriaren 17aren aurretik abian jarri behar da ideia. Betekizun hori egiaztatzeko, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira (JEZ alta, autonomoen alta, fakturak, nominak, etab.).
e) Aurre-aukeratutako proiektuak afariaren egunean aurkeztu beharko du sustatzaileak bertan daudenen aurrean, haiek bozka dezaten. Horretarako, 3 minutu izango dituzte pitch baten bitartez proiektua aurkezteko.
f) Proiektuak jatorrizkoak eta ezezagunak izan behar dira, eta gaztelaniaz edo euskaraz egongo dira idatzita.
g) Proiektua dagoeneko abian den enpresa batek aurkeztuko balu, honen jarduerak ezin dira 2018ko urriaren 17a baino lehenago ekinak izan, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du nahitaez.

Nola har dezaket parte?

Izena emateko dokumentuak 2019ko urriaren 3 aurretik aurkeztu beharko dira. Ingurumena zaintzen laguntzeko, proposamenak posta elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira onekin@ekingune.com helbidera. Bidaliko diren proposamenek hauxe adierazi behar dute gaian: “On Ekin hautagaitza”.

Nola aukeratuko dira irabazleak?

“On Ekin” ekitaldia ondoz ondoko bi fasetan egituratzen da:

Lehenengoan, ideia/proiektuen lehiaketa egingo da eta, bigarrenean, aldiz, afaria egingo da eta proiektu irabazlea aukeratuko da.

Lehenengo fasean, aurkeztutako proiektuen artean batzuk aukeratuko dituzte Ekingunek eskualdeko ekintzailea munduarekin lotutako kideen artean aukeratutako epaimahai inpartzialeko kideek. Epaimahaiak aurretik zehaztutako irizpide batzuen arabera aukeratuko eta onartuko ditu aurkeztutako proiektuak. Bigarren fasean, 2019ko urriaren 17an, osteguna, On Ekin afarian, demokratikoki erabakiko da proiektu irabazlea, afarian une horretan dauden pertsonen bozketarekin. Horretarako, epaimahaiak aurretik hautatutako proiektu parte hartzaileek 3 minutu izango dituzte gehienez euren proiektua aurkezteko, eta beste 2 minutu gehiago bertakoen galderei erantzuteko. Afarian dauden guztiek sei finalisten artean gogokoen duten proiektuari emango diote botoa. Boto gehien lortzen dituena izango da irabazlea.

Joan al naiteke afarira eta bozketan parte hartu?

Afarira etorri nahi duen edonor etor daiteke, aurkeztutako proiektuekin lotuta egon ala ez. Afarira etorri nahi duen orok onekin@ekingune.com helbide elektronikoan jakinarazi beharko du, edo 943 507 863 / 688 734 292 telefonoetan, eta 35 € sartu beharko ditu ES94 2100 1883 9502 0021 0124 kontuan, 2019ko urriaren 14a, astelehena aurretik. Gehienez 60 lagunentzako tokia dago, eta erreserba-ordenari jarraituko zaio.

Informazio gehiagorako, hemen duzue ON EKIN sarien oinarrietarako esteka: Deskargatu oinarriak.