#WOMENEKIN2020, emakume ekintzaileen topaketa

#WOMENEKIN zorigaitzeko martxoaren 17an ospatzeko asmoa genuen, baina ezin izan genuen hura egin. Azkenik eta aldaketak egitera behartuta egon ezean, datorren 15ean izango da ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan, Eibarko Armeria Eskolan.

Azken hileotan egiten ari garen moduan, ekitaldia bi modutan eskainiko dugu: modu presentziala, baimendutako aforoa bete arte (sarreran tenperatura neurtuko diegu etortzen direnei, distantziak gordeko dira, maskarak nahitaez jantzi beharko dira eta nahitaezko higiene puntuak jarriko ditugu) eta “streaming” bidez, hala parte hartzea nahiago dutenentzat.

#WOMENEKIN urtero Ekingunek emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakume ekintzaileen topagune eta konexioa lortzeko gunea eskaintzeko asmoarekin antolatzen duen ekitaldi bat da.

Sektore desberdinetan ekintzialetza bideak egin dituzten hainbat emakume gonbidatu ditugu euren bizipenak kontatzeko (artea, kirola, enpresa, gizarte zerbitzuak, industria…) eta euren arrakastei, gainditu behar izan dituzten zailtasunei, etorkizuneko ikuspegiari eta abarri buruz arituko dira. Hauek dira:

NATIVIDAD GARCIA. Nabab consulting-en CEO eta sortzailea, Teknikerren Zuzendaritza Taldeko kidea eta Armeria Eskolako Elkartearen Presidentea.
MARTA PROL. KAXA Mugimendu eta Sormen Gunea Elkartearen sortzailea eta Ikom Irudi eta Komunikazioa S.L.-ren ikus-entzunezkoen arduraduna.
AMAIUR MAYO. Amaiur Mayo, 10 urtetik gorako ibilbidea du errugbian eta hari esker, hainbat aldiz deitu dute Espainiar selekziora. Erreferentea da euskal selekzioan ere. Gaur egun emakumezkoen senior taldeko kapitaina da eta, harekin, lehengo aldiz, Euskal Liga irabazi dute eta Ohorezko A mailara igo dira.

Moderatzailea Lorea Arakistain izango da (Eibartar kazetaria eta egun puntuEUS elkartearen Marketin eta Komunikazioko arduraduna). Mahai inguruan, gonbidatuei hainbat galdera egingo dizkie eta eztabaida irekiko du bertara etorri direnek euren galderak eta ekarpenak egin ahal izan dezaten.

Ekingunek hurrengoen laguntza izan du ekitaldia antolatzeko: Caja Rural, Eibarko Udala eta Armeria Eskola.

Ez ezazu galdu emakume ausart, argi, lehiakor eta ekintzaile hauekin kontaktuan jartzeko aukera!

Streaming bidez parte hartzeko, erabil ezazu hurrengo esteka: https://ekingune.com/eu/eman-izena-womenekin/