WOMENEKIN EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA

2020KO MARTXOAREN 17KO WOMENEKIN EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA

 

Eusko Jaurlaritzak “COVID-19” delakoaren eraginak murrizteko hartu dituen neurrien inguruko azken albisteen ondorioz, Ekingunek datorren 2020ko martxoaren 17ko arratsaldeko 6etarako antolatuta zuen WOMENEKIN ekitaldia bertan behera uztea erabaki du.

 

Bertan behera uzteko erabaki honekin zuhurtziaz jokatu eta administrazioak proposatutako neurrien irizpideekin bat egin nahi izan du Ekingunek.

 

Gonbidatu guztien parte hartzea ziurtatzerik izango ez dugunez, aukera onena ekitaldia atzeratzea izango dela uste dugu.

 

Hurrengo asteotan aztertuko dugu ekitaldia antolatzeko beste data bat jartzeko aukerarik dagoen, eta jakinaren gainean jarriko zaituztegu erabakiren bat hartu ahala.