#MARKETINGDAYren III. Edizioa irailaren 30ean izango da
Atsegin handiz jakinarazten dizugu azkenean Ekingunetik #MarketingDay ekitaldiaren hirugarren edizioa antolatu dugula. Aurtengoan, Marketin Digitalaren inguruko mitoak desegiteko asmoa dugu. Bizi dugun egoera berezia dela-eta, ekitaldi mistoa egingo dugu aurten: presentziala gure bazkideentzat eta streaming bidez parte hartu nahi duten gainerakoentzat.
Lucas Aísa hizlariak, CeConBe-koa, ekingo dio ekitaldiari. Haren hitzaldiaren ostean, mahai-inguruari emango diogu tartea sektoreko hainbat pertsona aipagarrik euren ikuspegia, iritzia eta esperientzia guztiokin partekatzeko. Hurrengoak izango dira:
Iñigo Usobiaga (Grulla Armas)
Charlene Lidyard (El Casco)
Ana Carolina Lodeiro (Somabe)
Unai Artetxe (S.D.Eibar)
Lucas Aísa (Calvoconbarba – CeConBe)
Irailaren 30ean izango da guztia, goizeko 10:00 h-tan. #MarketingDay edizio berri honetan parte hartzera eta harekin gozatzera gonbidatu nahi zaitugu. Izena emateko, mesedez, erabili hurrengo esteka:
Zure zain gaude!