January 2020

Urteko bilkurarekin eman diogu hasiera 2020ari. Ekinguneko bazkideek urteko ibilbidea zein izango den eztabaidatu dugu, abenduko Gabonekinen (urteko gure Gabonetako ekintza) landu genituen ideietan eta ondorioetan oinarrituta. Bat etorri ginen sendoago garela, horren adierazle baitira hurrengoak: Ekingunen gero eta kide gehiago gara, ikusgarritasun handiagoa lortu dugu, gero eta profil anitzagoak ditugu, eta gure artean eta elkartera iritsi berri diren ekintzaileei gehiago emateko gai gara egun. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu hazteko joera horri eutsi eta Ekingunen kide berriak barneratzea (gaur egun 36 gara). “Bazkide kolaboratzaile” gehiago lortzearen garrantziaz ere aritu gara, hau da, ekintzailetza eta berrikuntza baloratzen duten eta Ekingunek antolatzen dituen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies