ON EKIN: Proiektu parte-hartzaileak 2019 honetan

ON EKIN: Proiektu parte-hartzaileak 2019 honetan

22 ideia aurkeztu dira ON EKIN sarien VII. edizio honetara, guztiak balio erantsi ikaragarriko ideiak! Ekingunetik, oso harro gaude Euskadi mailako ekintzailetza panorama orokorraz, eta ON EKIN bitartez iristen zaigunaz, are zehatzago. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Hemen bildu ditugu parte hartuko duten proiektu bakoitzaren inguruko aipamena eta haien deskribapen labur bat, zuek ikusi.

1. ROYO. | Nuria Robleño eta Sofía Machín
Zapatilen industriaren inguruko moda jasangarriko marka.

2. BERBA. | Diego Andrés, Beñat Espiña, Marguerite Halley eta Thomas Trincado
Mundu osoko tokiko itzultzaileen lineako itzulpenen plataforma, adimen artifizialak bultzatua.

3. EIBAR PARTY. | Rosario Campos
Haurrentzako festen antolaketa eta entretenimendu-jarduerak.

4. URKO CARAVAN. | Leire Sierra Picon eta Juana Picon Molina
Autokarabanen, karabanen eta camperren salmenta, alokairua eta estalitako aparkalekua.

5. ESENTZIA. | Jokin Fernández eta Ágata Gabilondo
Beraien hitzetan laburbilduta: “Zure seme-alabentzako ikastetxea bilatzen lagunduko dizugu”.

6. ERRELEVIUM. | Ane Maruri, Bertiz Elorriaga, Elsa Scola eta Julen Miner
Garapen Jasangarriko Berrikuntza Plataforma. Erosketa-tiketen gehiegizko erabilera murrizten duten hiru aplikazio.

7. VLUBER. | Breixo Conde, Iñaki Lasa, Nuño Urrea eta Isaak Bilbatua
Plataforma adimentsu bidez janari osasuntsua prestatu eta banatzen duen enpresa. Halaber, nutrizio aholkularitza eskaintzen du.

8. LA CESTA. | Fco. Javier Camacho Cardenas
Hainbat dendatan erosketa aldi berean egiteko aukera ematen duen E-Commercea.

9. RED REV. | Marta Perez Villastrigo
Garapen jasangarria erraztea.

10. EKO IRUEKHI. | Satxa Z.
Nekazaritza ekologikoko elikagaien ekoizpena.

11. KAXA. | Marta Prol, Marina Crucelaegui eta Jone Barandika
Kaxa sormena eta mugimenduaren bitartez osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat da.

12. G@ASTROTEK 4.0 | Amaiur Saiz, Unai Altuna eta Janire Jauregi
Teknologia berriak eta gastronomia bateratzea adinduei eremu horietan gaitzen laguntzeko.

13. MUJERES DE LA LUNA. | Ane Dávila
Guatemalako emakume indigenen ahalduntzea.

14. ARROPAGARBI. | Olga Salazar Jurado
Arropa-ikuztegi zerbitzua.

15. BAT BI TA HIRU. | Rosi Roig Fabregas, Nerea Zubillaga, Ibone Arreche Értz eta Maite Aperribay
Zentzuzko erronkak sortzea (estimulu batek eratzen duen helburu gertagaitza eta, erabakitzeko ahalmenean oinarrituta, hura onartzen duenarentzako desafioa, banakoaren interesak ongizate sozialarekin bateratzen dituena: komunitatean barneratzea, kidetza zentzua eta partaidetza balio errealarekin).

16. FUN ESKOLAK. | Jon Montiel
Ikastetxeei eta Guraso Elkarteei eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen laguntzea.

17. IKIGAI. | Jon Etxaniz eta Jon Montiel
Hezkuntza, ongizate edo kirol arloetan, besteak beste, ikastaroak eta kontsultak eskaintzen dituen zentroa.

18. PARTEKATU. | Aitor Martín Berrueta eta Jon Kepa Enriquez
Batetik bere ibilgailuarekin ohiko ibilbidea edo ibilbide puntual laburra edo ertaina egiten duen bat eta, bestetik, bide bera egin behar duten ibilgailu gabeko bidaiariak elkartzen dituen sarea edo sistema da Partekatu.

19. BENELEO. | Inhar López García eta Andoni Azkonobeitia Etxabe
Autonomoei zuzendutako lan puntualak edo proiektuak bilatzeko aplikazioa edo Webgunea da.

20. E-SPARK. | Sergio Del Moral, Jesus Paraiso, Ramón Carbonell eta Publicus Media
Mugikortasun elektrikoko enpresa.

21. EK SAAHZ. | Leticia Sänchez eta Ariana Agüero
Diseinatzaileak eta azken produktu jasangarrien fabrikatzaileak konektatzeko lineako plataforma.

22. TXOKO APP. | Galder García eta Hodei Larrañaga
Zure elkartea kudeatzeko aplikazioa.

 

Urriaren 10ean, ON EKIN taldeko epaimahaia bildu zen proiektuak ebaluatzeko eta aurkeztutako 22 proiektu horien artean, 6 finalistak zeintzuk ziren zehazteko. Edizio honetako ON EKIN epaimahaia honako hauek osatzen dute: Iñaki Etxeberria (Armeria Eskola), Gorka Guenaga (Uni Eibar-Ermua), Julene Gorrotxategi (Debegesa), Jaione Moreno (Aholkulari gara), Ainhoa Romero (Eibarko Udala) eta Esther Velasco .

Epaimahaiak aukeratutako proiektu finalistak hauek izan dira: ROYO, VLUBER, GASTROTEK, KAXA, ERRELEVIUM, BERBA.

Mila esker parte hartuko duzuen ekintzaile guztiei. Bereziki haien negozioa sortzen mundua leku apurtxo bat hobea izatearekin amesten duzuenei.

Eibarren ikusiko gara, hilaren 17an, sari banaketan! Irabazleak ezagutzeko eta haien talentua saritzeko irrikan gaude!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies