ON EKIN: 2019ko irabazleak

Urriaren 17an, Eibarko ON EKIN sarien VII. edizioa ospatu genuen. Ekitaldia 6 proiektu finalisten aurkezpenarekin hasi zen: ROYO (Zapatilen industriaren inguruko moda jasangarriko marka), VLUBER (plataforma adimentsu bidez janari osasuntsua prestatu eta banatzen duen enpresa. Halaber, nutrizio aholkularitza eskaintzen du.) , GASTROTEK 4.0 (Teknologia berriak eta gastronomia bateratzea adinduei eremu horietan gaitzen laguntzeko), KAXA (Kaxa sormena eta mugimenduaren bitartez osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat da), ERRELEVIUM (Garapen Jasangarriko Berrikuntza Plataforma. Erosketa-tiketen gehiegizko erabilera murrizten duten hiru aplikazio) eta BERBA (Mundu osoko tokiko itzultzaileen lineako itzulpenen plataforma, adimen artifizialak bultzatua).

Proiektuen aurkezpenaren ondoren, ondorengo afarian parte-hartzaileek aukera izan zuten botoa emateko, iritziak haien artean emateko, finalistei galderak egiteko eta, azkenean, boto sekretu bidez bozkatzeko.

2019ko edizio honen proiektu irabazlea KAXA izan zen. Eta bigarren eta hirugarren postua, ROYO eta VLUBER- entzat. Ekitaldiaren laburpen bideo bat uzten dizuegu eta agur esaten diogu ON EKIN sariei datorren urtera arte, aurtengo bezain parte hartze bizia egongo delakoan eta proiektu bezain indartsuekin. Eskerrik asko parte hartu duten ekintzaile guztiei, haien komunitateei ematen dieten guztiagatik, haien ausardiagatik eta haien ideia onengatik baita ere.