February 2020

Datorren martxoaren 17ean, Ekingunetik, Eibarko Udalaren eta Armagintza Museoaren laguntzarekin, eta Somos Asesores-en babesarekin, martxoaren 8arekin lotutako ekitaldi ireki bat antolatu dugu. Jorratuko den gaia emakumeen ahalduntzea ekintzailetzan izango da. Armagintza Museoan egin nahi izan dugu ekitaldia, jatorriz industriala zelako eraikina eta eibartarron izaera ekintzailearen adibide ugari batzen direlako bertan. Lau emakume gonbidatu ditugu hizlari moduan, euren bizipenak kontatuko dizkigute ekintzailetza inguruan hainbat arlotan (artea, kirola, enpresa, zerbitzu sozialak

Ekintzailetza eskola jarriko dugu abian, Eibarko Udalaren eskutik eta Eibar Coworking-erekin lankidetzan, Eibarren eta Debabarrenako eskualdean jarduera ekintzailea sendotzeko helburuarekin. 20 ordu presentzialez eta lineako 10 orduz osatutako doako ikastaroa da. Otsailaren 10etik 14ra izango da, arratsaldez. Ikasle-kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko e-posta bidali beharko da hurrengo helbidera: ekingune@ekingune.com. Hurrengo gaiak jorratuko dira ikastaroan zehar: Komunikazio estrategikoa eta komunikazio-sareak, Marketin digitala, Aukera ereduak, Finantzazioa eta inbertsioa eta Zuzendaritza estrategikoa eta lidergoa. Anima zaitez!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies