Ekintzailetza eskola

Ekintzailetza eskola jarriko dugu abian, Eibarko Udalaren eskutik eta Eibar Coworking-erekin lankidetzan, Eibarren eta Debabarrenako eskualdean jarduera ekintzailea sendotzeko helburuarekin.

20 ordu presentzialez eta lineako 10 orduz osatutako doako ikastaroa da. Otsailaren 10etik 14ra izango da, arratsaldez. Ikasle-kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko e-posta bidali beharko da hurrengo helbidera: ekingune@ekingune.com.

Hurrengo gaiak jorratuko dira ikastaroan zehar: Komunikazio estrategikoa eta komunikazio-sareak, Marketin digitala, Aukera ereduak, Finantzazioa eta inbertsioa eta Zuzendaritza estrategikoa eta lidergoa. Anima zaitez!